Sestaoko Udalak udal-zerbitzuak indartzeko lehenengo pausua eman du

Sestaoko Udalak 2026ko Enplegu Eskaintza Publikoa aurkeztu du

Astelehen goizean, ekainaren 8an, Sestaoko Udalak 2026. urteko Enplegu Eskaintza Publikoaren lehenengo fasea aurkeztu du.

Eskaintza honek 26 plaza jasotzen ditu, bai sistema irekian, bai barne-igoeran eta lekualdatze-lehiaketan. Plaza hauek, besteak beste, administrazio orokorreko teknikaria, administraria, musika-hizkuntzako irakaslea, liburutegiko laguntzailea, osasun-laguntzailea, lorezaina, komisario ondokoa, ofiziala, udaltzaina, sukalde-arduraduna eta itzultzailea barne hartzen ditu.

Gorka Alvarezek, Sestaoko alkateak, azpimarratu duenez, onespen honek udalaren egitura indartzeko urrats garrantzitsua dakar. Gobernu-taldeak helburua dauka udal-plantilla antolatzea eta herritarren arretarako funtsezkoak diren arloak indartzea.

Hala, Jesús Amenedok, Giza Baliabideen zinegotziak, adierazi du EEPa udal-plantillaren egoera antolatzeko eta hutsak betetzeko prozesu baten ondorioa dela.

2026ko EEP honen onarpenak udal-zerbitzu publikoak hobetzen, enplegu publikoa egonkortzen eta toki-administrazioa modernizatzen lagunduko du.