Barakaldon itsasadarrean zehar itsasontziz egiten diren ibilbide gidatuen izen-ematea zabalik

Itsasontziz egindako ibilbide gidatuen izen-ematea

Datorren uztailaren 2an, Barakaldoko Udalak itsasadarrean itsasontziz egindako ibilbide gidatuetarako izena emateko epea irekiko du. Irteerak uztailaren 11, 18 eta 25ean izango dira, baita irailaren 19 eta 26an ere, Portuko dartsenako ontziralekutik.

Proposamen honek herritarrei eta bisitariei Barakaldoko historia industriala ikuspegi desberdin batetik ezagutzeko aukera emango die. Itsasontzian, parte-hartzaileek bidaia bat egingo dute itsasadarrean zehar, industrian izan den bilakaera eta ezkerraldearen garapen ekonomikoa azaltzen duten iruzkinak entzunez.

Izena emateko epea

Uztailaren 2tik 7ra izanen da izena emateko epea. Promozioaren aurreko edizioetan bezala, plazen esleipena uztailaren 8an egingo den zozketa bidez izango da, eta hurrengo bi egunean, udaleko langileek harremanetan jarriko dira parte-hartzaileekin.

Irteerak irailean

Iraileko irteeretarako izena emateko epea abuztuaren 18tik 28ra egin ahal izango da. Zozketa abuztuaren 29an egingo da, eta irailaren 2an eta 3an baieztapenak egingo dira.

Erreserbak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bidez egin daitezke, eta jardueraren prezioa 2,15 eurokoa da. Erretiratuak, pentsiodunak eta 7 eta 12 urte bitarteko adingabeek 1 euro ordainduko dute, eta 0 eta 6 urte bitarteko haurrek doan parte hartu ahal izango dute.