Usoa Lantegia Tailerrak akordio berri bat sinatu du
Ekainaren 23an, Barakaldoko Usoa Lantegia Tailerrak aurrerapauso handia eman du langileen lan-egonkortasuna, inklusioa eta garapen profesionala indartuz. Erakunde honek, 2024-2027 aldirako Hitzarmen Kolektibo berri bat sinatu dute, Usoako lehendakariorde Xabier TreviƱok eta sindikatuen ordezkariek, langileek %100eko babesa eman ondoren.
Hitzarmen honek azken urteetan egindako negoziazio-prozesuaren fruitua da, lanpostuak egonkortzeko eta baloratze prozesuak sakontzera bideratua. Akordio berri honetan, lanbide-kategoriak ordenatuak daude eta ordainsari-eskala berri bat txertatzen da, honen helburua lanpostu bakoitzaren bilakaera eta erantzukizuna gehiago aitortzea da.
Erakundearen barne antolaketa hobetzeko eta modernizatzeko helburuarekin, hitzarmenaren testuan jasotako hobekuntzak adierazten dira, hala nola urteko 1.592 orduko lanaldia ezartzea, familia-lizentzien handitzea eta desgaitasuna duten familientzako laguntza berriak sortzea.
Usoa Lantegia Tailerrak, hitzarmen berri hau sinatuz, egonkor eta inklusiboa den lan-esparru bat ezartzeko oinarriak finkatzen ditu, osasun-gastuen estaldura handituz eta laneko diskriminazioaren prebentzio neurriak indartuz. Hitzarmen hau elkarrizketa eta lan tekniko zorrotzen emaitza da, etorkizuneko erronken aurrean prestaketa hidatuz.




